Arrateko
eliza, eta beraz pilotalekua baita ere, Arrate mendian kokatua dago 556
metroko altueran Eibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) hiriaren gainealdean.
XVII.
mendean izan zen eraikia baina XIV.mendeko itxura gotikoa dauka. Bere
barnean Ignazio Zuloagaren hainbat margo aurki ditzageku.
Lehen,
Santiagoko bidea egiten zuten peregrinoen geldialdietako bat zen.
Hortaz aparte, hauendako ospitalea izatera ere heldu zen honen alboan
zegoen beste eraikin batekin batera baina, Mendizabalen desamortizazioen
ondorioz, "hospitale" hori, baserri bat izatera igaro zen.
Pilotalekua, nahiz eta lehenagotik bertan egon, berritua izan zen eta 1941. urtean inauguratua izan zen ofizialki Atano III.aren, Kantabria de Arrateren eta Txapastaren eskutik.
ARRATE MAGALEKO GIZASEMEA.
Juanjo Sebastianekin izan dugu elkarrizketa,
eibarko gizasemea, eibarko iparraldeko mendi magaletan bizi izan dena
bere bizi guztian. Arrateko ama aurkitzen den mendi magal horretan, non, ama
birginarengana igotzeko hainbat kilometro egin behar dituen maldan gora.
Izan ere, Arrateko ama ez da mendi magalean bizi, baizik eta tontorretik gertu,
Sebastianek behin baino gehiagotan bisitatu duen tontorra. Gure elkarrizketatua,
ez da ez pilotaría, ez behin ere bertan jokatua, baina
badu frontoiari buruz ezagutza txiki bat, bertan askotan egon baita.
Izan ere, Juanjo, txirrindularitza munduan ibili da murgilduta betidanik, eta
baita Euskal Bizikletako organizazioan, eta jakina da, Euskal Bizikletaren
amaiera non izaten zen beti. Hori dela eta, askotan bisitatu du Arrateko
ama birgina, eta jokalariak ere ikusi izan ditu bertan jokatzen.
Hari horretatik, Juanjo Sebastianek hainbat gauza kontatu dizkigu, Arrateko amaren elizpean dagoen frontoiari buruz. Eta besteen artean, bertatik pilotari profesional izatera ailegatu zen Migel Gallastegi handia ere ikusi zuen jokatzen. Migel Gallastegiri buruz dakienaz hauxe kontatzen digu: “Harek bere gazte garaian, Eibarko beste hainbat gaztek egiten zuten bera egin zuen, baserriak edo lanak lagatzen zioenean, goiko frontoira, arrateko elizpean dagoenera igotzen zen piska bat jolastera eta lagunekin ibiltzera. Gertatzen dena da, bera gazte asko ez bezala hortara dedikatzeko aukera edukitzera iritsi zela, nahiz eta pilotaz gain beti lanean ibili izan zen, eta hori Atano III. Bera ere garaitu zuelarik, eta txapela pare bat lortu zituelarik”. Izan ere, Arrateko frontoiean, mendi magal horretan bizi izan ziren gazte gehienek jokatu izan bait zuten.
“Baina
gaur egun txapelketak ere antolatzen
dituzte. Garai batean, Eibartik igotzen ziren hara momento on
batzuk lagunekin konpartitzera. Gaur ordea, dena instituzionalizatua
dago, eta
herriko frontoi orotan txapelketak jokatzen dira, garai batean bertan
ibiltzen ziren gazteek erabiltzen zituzten arauekin, eta arrateko amaren
elizpean dagoen frontoi horretan ere berdina gertatu da. Nik ez dakizkit
bertako ez arauak, ez txapelketen egutegia ez ezer, izan ere, beti ikusi
izan ditut gazteak pilotan, baina ez naiz ni behin ere bertan ibili;
nirea
txirrindularitza izan da betidanik. Baina
Arratekoak badu berezitasun bat, izan ere inaugurazio bat egin zen
bertan nik
dakidala. Orduan ez nengoen mundu honetan oraindik, baina uste
dut frontoi horretan behin izan zela egitarauen bat, hainbat
txapelketekin eta abar. Ez dakidana ordutik hona arte urtero urtero
txapelketa jokatu ote den bertan”.
Arrate ama birginaren egunean (irailak 8) egiten den txapelketari buruz berriz zera esaten du; “Irailak 8ª Arraten egun handia izan ohi da beti, hainbat eta hainbat ekitaldi antolatzen bait dira bertan. Meza ostean hasten dira ekitaldiak, pilota partida ere izaten delarik, baina ez hori bakarrik, bertsolariak, kalegirak… dena egoten da. Egun handia izaten da guretzat”.
Hori da, Eibarko gizaseme honek kontatu dizkigunak, eta nahiz eta frontoietan izaten diren gora beheren inguruan aditua ez izan, interesgarria izaten da beti, bertako gizon batek hari buruz dituen usteak eta jakinak entzutea.
Arrate ama birginaren egunean (irailak 8) egiten den txapelketari buruz berriz zera esaten du; “Irailak 8ª Arraten egun handia izan ohi da beti, hainbat eta hainbat ekitaldi antolatzen bait dira bertan. Meza ostean hasten dira ekitaldiak, pilota partida ere izaten delarik, baina ez hori bakarrik, bertsolariak, kalegirak… dena egoten da. Egun handia izaten da guretzat”.
Hori da, Eibarko gizaseme honek kontatu dizkigunak, eta nahiz eta frontoietan izaten diren gora beheren inguruan aditua ez izan, interesgarria izaten da beti, bertako gizon batek hari buruz dituen usteak eta jakinak entzutea.
24 comentarios:
Bloga oso ondo antolatuta eta egina dago, eskatutako galderari erantzunez. Hala ere, gauza batzuk aurketzea zaila izan da. Informazio iturriak anitzak izan dira eta argazki eta bideo ugari ipini dituzte.
Historia eta jokoa oso ondo azaldu dute (tantoa nola egin, marra, sakea...) baina falta izan zaie joko mota, zuzena edo ez-zuzena den zehaztea. Erabiltzen den materiala eta pilotarekiko erlazioa ere ez da ageri. Informazio asko eman digute frontoiari buruz, kokapena eta ezaugarriei dagokionez. Txapelketei buruzko informazioa ere ona izan da. Ordea, parte-hatzaile mota ez dago.
Hala eta guztiz ere, oso lan ona egin dute.
Kalifikazioa: 8
Leire Calero Iglesia, EHU-ko 1.mailako euskara taldeko ikaslea.
Blogaren egitura txukuna da, informazioa ataletan banatuz. Informazio iturriak ugariak izan dira baita informazioa ere. Hizkuntzari dagokionez, ez dago ia ortografía akatsik, beraz ulerkorra da.
Ia galdera guztien erantzunak daude, baina egia da gauza garrantzitsu batzuk ez direla agertzen ( materiala, joko mota..)
Argazki asko ipini dituzte , frontoia nolakoa den ondo azaltzen dituztenak, baina egia da talde lana ez dela argi ikusten ez baitira argazkietan agertzen.
Hala eta guztiz ere, lan handia egin dutela argi dago.
Nire nota: 8.5
Miren Lizundia 2.taldea euskera
Bloga oso ondo antolatuta dagoela iruditu zait, informazioa sail desberdinetan sailkatzean informazio guztia irakurtzea arinago egiten da eta informazio zehatza nahi izanez gero errazago aurkitzeko aukera eskaintzen du.
IKT-ei dagokienez, argazki eta bideo kopuru egoki eta onak jarri dituzuela iruditzen zait. Idatzitako informazioa ahalik eta ongien ulertzeko aukera paregabea dela uste dut.
Egindako galderei erantzuten diozue blog honetan, eta hizkuntzari dagokionez ulerterraza dela esan beharra daukat. Nahiz eta ortografia akats batzuk izan, bloga oso ondo eta txukun dago, lan bikaina da.
Talde lana begi bistakoa da, bideoak ikusi ditudanean parte hartzaileak ikusteaz gain kamara atzean jendearen zurrumurrua entzuten baita.
Kalifikazioa: 9
Amaia Sustaeta, Euskarazko 2.taldea.
Arrateko pilotalekua oso berezia zein polita iruditu zait. Lehenik eta behin eman diodan begiradan txukuna zegoela ohartu naiz eta guztia irakurri ondoren guztiz ados nagoela ohartu naiz hasierako iritziarekin. Asko gustatu zait hasieran ematen duten sarrera zerri buruz hitz egingo duten jakiteko.
Informazio ugari dago eta iturri desberdinetatik hartuta, hain zuzen bukaerako bibliografian ikus daiteke nondik ibili diren saltzeatzen. IKTei buruz esan beharra dago asko ibili dutela eta honek, blogari aberastasuna eman dio informazioa ulergarriagoa bihurtzen delako bideo edo argazkiren bat baldin badu eta kasu honetan hau oso ondo egin dute. Bideo batean azalpena eman dute eta oso lagungarria izan da. Horrez gain, informazioa oso ondo antolaturik dago atal ezberdinetan banaturik.
Oso ondo dago idatzirik bloga nahiz eta ortografia akats gutxi batzuk aurkitu, hitz aberatsak erabiltzen dituzte eta hau asko gustatu zait. Ez agertu arren taldeko partaide guztien argazki bat talde lana egin dutela esango nuke.
Arrateko pilotalekuari jartzen diodan kalifikazioa 9koa da.
Iñaki Iparraguirre Gutierrez, Euskarazko 2.taldea
Hasteko, blog hau oso ondo antolatuta dagoela esan beharra daukat. Informazioa aurkitzea irakurtzen hasi baino lehen oso erraza da estekak erabili dituztelako informazioa txukun eta modu ulergarri batean jartzeko.
Ortografia akatsei dagokionez, hainbat aurkitu ditut baina zorionez informazioaren ulermena ez dute zailtzen beraz, ez dira hain garrantzitsuak.
Blog osoan zehar informazio iturri ezberdinak erabili dituztela nabaritzen da eta hala ere, bibliografian zehazki erabilitako informazio iturriak azaltzen dituzte. IKT-ak ere erabili dituzte, hainbat bideo eta argazki gaineratu dituzte azalpenak ulergarriagoak bihurtuz.
Orokorrean, kontuan hartu behar ziren galdera ia guztiei erantzun diete. Ia esaten dut, galdera garrantzitsu batzuen erantzunak faltatzen direlako. Joko egituran: joko mota eta pilotarekiko erlazioa azaltzea falta da eta testu inguruan: lehiaketen parte hartzaileen sexua, adina…zehaztea falta da.
Honez gain, talde lana handia egin dutela nabaritzen da. Honen ebidentzia bat: bideoetan taldekiak azaltzen direla da.
Beraz blog honi jartzen diodan nota 8,5 bat da
Titay Calvo Marquez, EHU-ko Jarduera fisiko eta kirolen zientzietako 1.mailako euskerako taldeko ikaslea.
Ezin diezaioket pegarik jarri laukote honek egin duen lanari, oso osatua eta landua iruditu baitzait. Hasteko, nabaria da antolaketa egokia duela blogak, izan ere, aurkitu nahi dugun guztia amen batean aurkitzeko aukera daukagu bisitariok. Horrek erakargarriago egiten du irakurlearen begietara, eta estetikoki ere jantzi egiten du. Behin orden honetatik abiatuta, landu dituzten esparru guztiak oso beteak iruditu zaizkit, artxibo historikoz beteak (argazki historikoak) eta puntu garrantzitsuenei inportantzia emanez. Gainera, Juanjo Sebastianen esanek adierazten digute informazioa ez dutela alitzira bilatu, eta lan egin dutela han eta hemen informazioa eman ziezaieketen pertsonak aurkitu nahian, ez soilik interneten eta egunkarietan begiratuta, eta nire iritziz gutxienez aurrez aurreko eta hitzez kontatutako istoriek askoz ere balio handiagoa dute internetekoek edo egunkarietakoek baino.
Jarraitzeko, historian bila ere lana egin dutela nabaria da, argazki historikoetan eta jokamoldeen atalean agertzen zaigunez. IKT asko erabili dituzte, anitzak izanik lanean erabilitako informazio iturriak “informazio iturriak” sailean azaltzen diguten moduan, eta mendian dagoen frontoi batera joateko lana hartu dute, eta ez da gutxi. Gainera, bideo ugariz jantzi dituzte atal guztiak, eta hori asko eskertzen da.
Bestalde, bainaren bat jartzekotan “Joko-ekintzari” jarriko nioke, akaso apur bat gehiago landu zezaketelako, baina horrek ez du garrantzia handirik, beste atalak oso osatuak egin baitituzte eta 1500 hitzen barnean ezin baita miraririk egin.
Laburbilduz, zorionak talde, lan biribila burutu duzue. Hemendik aurrera euskal herriko itzulian (nahiz eta ez dakidan askoz gehiagoan iraun ahalko duen) arrateko santuarioan bukatzen den etapa desberdin ikusiko dut pilotaleku honetaz oroitzean.
Kalifikazioa: 9,3
Mikel Iturriotz Etxaniz (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako euskarazko taldeko ikaslea)
Blog hau aztertu ondoren, lan ona egin dutela bistan dago. IKT-ak ugariak izan dira, bideoak, argazkiak... erabiliz. Informazio iturri asko erabili dituzte, adibidez: egunkari ezberdinak, elkarrizketak, instalaziora egindako bisitak... Bestalde, garatutako edukiak planteatzen diren galdera ia guztie erantzuten diete eta ia ez da akats ortografikorik aurkitzen. Bestalde, blogak duen ordena ez nau guztiz konbentzitzen, nire ustez, izenburuak ez baitira oso erakargarriak.
Jokamoldearen egitura aztertuz, puntu batzuk falta zaizkiola uste dut, hala nola, tantoa irabazi edo galtzeko moduak.
Joko ekintzaren inguruan, puntu guztiak nahiko zehazki jorratzen dituela uste dut.
Azkenik, joko-testuinguruari buruz, oso ondo definiturik dagoela nabarmendu nahiko nuke.
Beraz, guztia kontuan izanda, nire nota hurrengoa da: 8,5.
Jon Urien Barturen. 1.Mailako Euskarazko Taldea.
Blogak, eskatutako irizpideak betetzen ditu. Egiturari dagokionez, oso ongi eta txukun antolatuta dago eta informazioa ongi banatuta dago aurkitzeko lagungarria eginez.
Gainera, informazio iturri anitz erabili dituzte. Argazki eta bideo asko agertzen dira, bloga erakargarriagoa bihurtuz.
Hizkuntzari dagokionez, ulertzeko moduan idatzita dago, akats ortografikorik gabe.
Nota: 8,5
Amaia ganboa 1.maila euskara
Blog honen antolaketa oso ona da eta gustatu egin zait. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte; interneteko hainbat orrialde eta inguruetako jendea. . Esteka ezberdinen bitartez informazio erraz aurkitu daiteke. Hainbat IKT erabili dituzte, argazkiez gain hainbat bideo eta horrek erakargarriago eta didaktikoago egiten du bloga. Talde lana izan dela ez dut ebidentziarik aurkitu, ez baitago kide guztien argazki bat. Hizkuntzaren aberastasuna egokia da eta irakurketa erraza egiten da baina, ortografia akats batzuk aurkitu ditut. Joko egituran eta joko-testuinguruan zenbait galdera erantzun gabe gelditu dira, baina beste atal batzuk ondo garatuak daude.
Hau guztia esanda, nire kalifikazioa 8,25 da.
Eleder Legarretaetxebarria Goikoetxea, EHU-ko ikaslea. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea, 2E euskara.
Arrateko pilotalekua Euskal Herriko Itzulian ohikoa den etapa bertan bukatzen delako aukeratu dut.
Hasteko, esan beharra daukat bloga ireki orduko bai informazioa bai egitura ondo antolatuta dagoela, hau da, lehenengo inpresioan blogak ez duela begietan minik egiten. Gainera, eskatutako irizpideak erraz aurkitu ahal izateko, blogaren diseinua 6 atazetan banatzea erabaki dute; “historia eta kokapena”, “berezitasunak orokorrean”, “berezitasunak sakonean”, “jokamoldeak”, “txapelketak” eta “ informazio iturriak”. Hala ere, esan beharra dago, diseinatzeko unean, nik, “berezitasunak orokorrean” eta “berezitasunak sakonean” “BEREZITASUNAK” deituriko puntu bakar batean sartuko nituzke, “JOKO EKINTZA” deituriko beste ataza bati lekua utziz. Hala eta guztiz ere, diseinua baino garrantzitsuagoa iruditzen zait txertatutako informazioa, eta alde horretatik lan bikaina egin dutela uste dut (nahiz eta ortografia akats batzuk eduki). Bestalde, beste ebaluazio irizpide garrantzitsu bat IKT-aren erabilera da, eta ikuspuntu horretatik ere bloga ederki landua dagoela uste dut, zenbait bideo zein argazki aurki ditzakegulako. Azkenik, esan beharra dago informazio iturrien atalean ikusi dezakegula talde honek bloga egiteari eskeinitako denbora, ez dela gutxi. Bejondeizuela!
Hortaz, nire kalifikazioa 9koa da!
Markel Urrate Antia, EHUko Jarduera Fisiko eta Kirol zientzien graduko 1.mailako euskarazko 2E taldeko ikaslea.
Blogaren antolaketa bikaina da, argi ikusten da non dagoen gauza bakoitza eta non bilatu behar den. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzuela ere ikusten da eta galderari egindako galderari erantzun zaiola ere aipatzeko da. Talde lana izan denaren ebidentzia gehiago bota dut faltan, baina hala ere asko gustatu zait.
nire kalifikazioa taldearentzat 8,75eko da. Lan ona!
Leire Rodrigez Oñatibia, euskarako 2.taldea
Blog hau oso ondo antolatua dagoela argi dago, informazioa era egokian sailkatu dute eta erraz bilatzeaz gainera, modu ulergarri batean idatzia dago. Informazio iturri ugari erabili dituzte eta honek bloga aberastea ekartzen du. Aspektu gehienetan edukiek galderei erantzuten diete. IKT kopuruari dagokionez, bideo eta argazkiak nabariak dira lan guztian zehar. Hala ere, esteken ordez, zuzenean blogean txertatuko nituzke erakargarriagoa bihurtzeko. Ortografia akats batzuk ikusi ditut baina ez oso larriak, hala ere, idazteko era erakargarria eta erraza iruditu zait.
Testuingurua begiratuz, pilotaleku honek izan duen historia garbi ulertzen da, informazio hau bilatzen lana izan dutela nabari delarik. Pilotalekuaren berezitasunak irakurtzean, argi geratzen da frontoi honen joko egoera zein den, erabili dituzten bideo eta argazkiak direla eta.
Beraz, orokorrean lan oso txukuna egin dutela iruditzen zait eta horregatik nire kalifikazioa 8,75koa da. Zorionak neska-mutilak.
Jon Manuel Vega, EHUko Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Graduko 1.mailako euskarazko 2E taldeko ikaslea
Hasteko, esan behar dut bloga oso ondo antolatuta dagoela, hainbat esteka ezberdinetan sailkaturik. Lan handia egin dutela informazioa bilatzerako orduan nabaria da. Hizkuntza ulergarria erabiltzearen ondorioz erraz irakurtzen da bloga.
IKT asko erabili izan dituzte, gehienbat frontoia nolakoa den azaltzeko, joko mota ez baitute asko zehaztu. Hala ere, frontoiaren historiaren azalpen oso ona egin dute. Ez dut akats ortografikorik nabaritu.
Kalifikazioa: 8.5
Marcos Tobalina 1.mailako euskarazko 2.taldea
Blog hau irekitzean, argi eta erraz desberdintzen dira jorratu dituzten atalak eta gaiak, eta irakurtzeko erraza eta eramangarria eginaz interesa pizten duelakoan nago.
Informazio iturriei dagokienez anitzak izan dira eta garbia da egunkari ezberdinetatik, elkarrizketetatik, eta instalaziora egindako bisitetatik bilduak izan direlako, eta edukien kalitatea ere ona dela garbia da galderei modu egokian erantzunez.
IKT-ei erreparatuz, argazki historiko zein egungoak ez dira falta, eta beraietan argi justifikatzen da talde lana eta kideen kolaborazio kolektiboa. Hizkuntza aberastasunari ere ez nioke pegarik jarriko nahiz eta ortografia akatsen bat aurkitu dudan oso larriak izan ez diren arren.
Deskribatutako jokoen egitura, joko ekintza eta testuingurua ere oso txukun eta ongi beteta daude, eta benetan landuta dagoela ikusten da.
Laburbilduz blog txukuna eta landua egin duzue lagunok, bejondeizuela!
KALIFIKAZIOA:9
Ainara Manterola Ikutza, EHUko ikaslea, Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Gradua 1.mailako euskarazko 2E taldea
Hazteko aipatu behar da blog hau oso ondo antolatuta dagoela, izan ere leiho ezberdinak dituzte informazioa ondo banatzeko eta irakurleari jakin nahi duena erraz aurkitzeko aukera emateko. Honetaz aparte, IKT ugariak ipintzea eta erabilitako euskera egokiak, akats txikiren bat izan arren, irakurketa asko errazten du. Erabili dituzten informazio iturriak ugariak dira izan ere, egunkari ezberdinetaz aparte kaleko jendearen informazioa eta internet erabili dute. Bestalde, ez da ondo ikusten taldelana, ez baitute taldearen argazkirik jarri.
Amaitzeko, orokorrean oso lan ona dela uste dut.
Nire nota 8.75 izango da.
ZORIONAK!
Aida Etxebarria Valparis EHU-ko euskerako 1. taldea
Bloga irakurtzen hasi naizen lehenengo momentutik oso interesgarria iruditu zait idatzi duzuena eta gainera hizkuntzaren aberastasuna oso nabaria da, blogaren informazioa errazago irakurtzen laguntzen baitu eta azalpenak ondo ulertzera eramaten du. Honekin batera, akatsa ortografikorik ez dut sumatu. Bestalde, informazio iturri dexente ikusten dira eta edukiek galderei erantzuten dietela nabari da. IKT ari dagokionez, bat baino gehiago aurkezten dizkigute, hala nola, argazkiak eta bideok, beraz, honekin ikus daiteke, kolaborazio lan bat izan dela. Azkenik, aipatu beharra dago, informazioa aurkitzeko zailtasun handirik ez dudala eduki eta azalpen bakoitzeko argazki eta adibide baten bideoa ipintzeak asko hobetzen duela bloga esan daiteke. Besterik gabe, Zorionak egindako lanarengatik!! Nire kalifikazioa 9 koa da.
Ane Etxezarreta, EHU ko 1.mailako euskarako 1.taldekoa
Oso blog interesgarria egin dute Arrate bezelako ohiko leku bat guregana hurbiltzen .Argi ikusten da informazio iturri asko eta desberdinak erabili dituztela lanaren mesedetan. Gehien bat oso interesgarria eta aberatsa iruditu zait herriko jendeari galdetu izana frontoiari buruz azkenean bizitza bertan igaro dutenek gehiago jakingo dutelako aldizkarietan edo interneten topa daitekeena baino.
Planteatutako galderak era egokian eta informazio ugariakin erantzun dituztela irduditzen zait. Batez ere asko gustatu zait frontoiaren berezitasunen buruzko sakonketa oso landuta dagoela iruditu zaitelako.
Ikusten da IKT-ak menperatzen dituztela, 3 baino gehiago erabili dituztelako frontoiari buruz ikertzerakoan.
Blogaren antolakuntza egokia eta txukuna iruditu zait eta euskeraren erabilpena egokia da, ulerkorra delako eta formalegia ere ez dutelako egin euren puntu pertsonala emanaz. Hala ere Juanjo Sebastianeri eginiko elkarrizketa beste era batera aurkeztu eta kokatuko nuke nahiz eta elkarrizketatuaren hitzak ondo erreferentziatuta daudela iruditu.
Jokamoldeen inguruan gehiago sakontzea falta izan zaie. Pertsonalki uste det, palan bertan nola jolasten zuten azaltzea falta izan zaiela batez ere ikusita frontoi horren berezitasunak ikusita. Bestelan oso blog txukuna eta interesgarria iruditu zait eta nire ustez 8.5ko kalifikazio merezi dute.
Ander Grorostegi Sendino EHUko lehenengo mailako ikaslea.
Bloga orokorrean oso ondo dagoela esan daiteke, informazio iturri ezberdinak erabiliz eta guztia ondo sailkatuz atal ezberdinetan. Hizkuntzari dagokionez ez dago aipatzeko akatsik. Erantzun beharreko ia galdera guztiak erantzun dituzte, baina joko mota ez dute aipatu esaterako. Hala eta guztiz ere, lana oso ona iruditu zait eta guztien inplikazioa nabari da. Lan oso ona, zorionak!
kalifikazioa: 8,5
Ander Mangas Sueskun
Euskara taldea 2
Blog hau irakurtzean atalak eta gaiak argi eta erraz irakurtzen dira. Oso ongi antolaturik dago.
Informazio iturriei dagokienez anitzak izan dira eta garbia da egunkari ezberdinetatik, elkarrizketetatik, eta instalaziora egindako bisitetatik bilduak izan direlako, eta edukien kalitatea ere ona dela garbia da galderei modu egokian erantzunez.
Argazki historiko eta gaur egungoak aberastuta dago. Hizkuntza aberatsean idatzita dago ere eta ez dago akats ortografiko nabarmenik. Informazio iturri aberastasuna dauka eta erreferentzi asko ere.
Idatzitako jokoen egitura, joko ekintza eta testuinguruari buruzko lana ona da eta argi azalduta dago.
Blog oso ona zorionak! Nire kalifikazioa: 9.5
Urtzi Aizpuru Giraldo, EHUko Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Graduko 1.mailako 1E taldeko ikaslea.
Blog hau antolamendu aldetik oso ongi dago, informazio asko eta onarekin. Informazio iturria, eta mota oso ongi daude, alde horretatik arazorik gabe. Edukiek galderei ongi erantzuten die. eduki hauek gainera ataletan banaturik daude, aurkitzeko erraztasunez. IKT kopurua eta motak ere ondo daude eta lan potoloa dago berauen atzean gainera. Hizkuntzaren aberastasuna eta akats ortografikoei dagokienez ez dago akats nabarmenegirik, hortaz ondo dagoela esango nuke. Kolaborazio lana ere nabaria da dudarik gabe denek blogaren sorkuntzan parte hartu dutenaren seinale.
Joko ekintza, egitura eta testuinguruari dagokionez argi azalduak geratu dira eta hemen aipatu beharra daukat lana hartu dutela, berezitasun asko eta desberdinak daudelarik; denak biltzen alegindu dira eta zati hau da nire ustez blogean gain hartzen duena.
Laburbilduz, lana ona dela uste dut. Aukeran erakargarritasun pixka bat falta zaio eta hortaz nire kalifikazioa 9,5 bat da. zorionak!!
Ibai Mendibe Garrogerrikaetxebarria, EHUko Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Graduko 1.mailako 2Euskara taldeko ikaslea.
Publicar un comentario