Sarrera
txiki honen ostean, pilotalekuaren deskribapenarekin hasiko gara.
Lehenik eta behin bere orokortasunak aipatuko ditugu eta ostean, banaka
banaka bere berezitasunak.
Hasteko, esan beharra dago,
frontoi honek lau metro zabaleran eta hogeitalau metro luzeeran dituela, hau da,
bere lurzorua 96m2koa da eta pelotaren punpa ezinbestean neurri hauen barnean eman
beharko du.
Argazkian
ikus dezakegunez, eta goian aipatu dugunez, pilotaleku oso estua da.
Aurki dezakegun estuenetarikoa hain zuzen ere. Normala denez, ezaugarri
honek eragin oso handia izango du jokoan zehar.
Orokorrean,
berezitasun nagusienak, zutoinak, aurrealdean eskuinean duen metalezko sarea (ez da
argazki hontan bereizten), frontiseko eskumako aldeko zutabeak egiten duen txokoa (ez
da argazki hontan bereizten),eskumaldean, bai sare azpain eta bai sare gainean dagoen horma zatia, eskumako horma zatian
duen pasabidea eta errebotean duen horma okertua egotea izango da. (ez da argazki
hontan ikusten).
No hay comentarios:
Publicar un comentario