BEREZITASUNAK SAKONEAN

PILOTALEKU HONEN BEREZITASUNAK SAKONEAN

Hona hemen, pilotalku hau besteengandik bereiztea egiten duten berezitasunak:
Gure ustez, ez dago gehien balio duen berezitasunik, beraz, nola azalduta egongo diren eta zein ordenetan egongo diren adierazita ez dute garrantzirik izango.


Hasteko, goiko argazkian ikusten dugun metalezko sarearen arauak azalduko ditugu: Demagun trinketean gaudela ezkerretik eskumara sakea egiten den jokamolde batean ( larruzko paleta adibidez). Aurten ikasi dugunez, jokamolde hauetan, punpa egin baino lehenago pilota sarera jaurtitzea  txarra izango da, baina lurrean punpa egin ondoren aldiz, tanto zuzena izango da. Hori dela eta, pilotaleku honetan lege berbera aplikatzen da nahiz eta sarea eskuman egon. Beraz, pilota frontisean jo eta zuzenean sarera badoa txarra izango da. Bestalde, pilota frontisean jo ostean eta sarea jo baino lehen botea ematen badu, ona izango da eta aurkariak ez du aukerarik izango jokoarekin jarraitzeko, ondorioz, tanto zuzena izango da.

Hemen adibide bat ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=uwK9q0I8FlA&feature=youtu.be




Bigarrenik, pilotalekuan aurki ditzakeguzen zutoinei buruz hitz egingo dugu. Zutoinak, pilotalekuaren parte garrantzitsuak dira eta beraz, beraiekin egindako edozein interakzio ontzat hartuko da. Zutoinen formari dagokionez, borobilak dira erdialdean baina goiko partean eta beheko partean, lauki itxura dute eta hainbat detaile ezberdin. Zutoinak formaren aldetik dituen ezberdintasunak direla eta, pilotak hau jo ondoren hartuko duen norabidea ere ezberdina izango da. Batzutan pilotak aurrera egingo du, beste batzuetan bestalde, albo batera. Detaileetan jotzen duenean, baliteke goruntz edo beheruntz joatea edota batzutan pareta normal baten antzera egintea.

Hemen bi adibide ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=BhL9DdXxt0s&feature=youtu.be
http://www.youtube.com/watch?v=eNvAP3cE65I&feature=youtu.be

Zutoinek jokoan duten eragin zuzenari, hauetatik hurbil dauden beste elementu batzuen berezitasunak gehitu behar zaie. Adibide garbia da goian ikusten dugun argazkia, izan ere, bertan  ikus dezakegu sarea eta zutoina parean daudela. Kasu honetan, pelota, bien artean dagoen txokoan eman ahal du eta kanpora joango da edo lehenik zutoinean kolpatu eta gero sarearen ertzean emanez gero, pilota hilda geratuko da. Bi kasuetan ona izango baldin eta pilotak txokoan eman baino lehenago lurrean botea ematen badu. Bestalde, frontisetik zuzenean txokora baldin badoa, txarra izango da.


Goiko argazkian ikusten dugun bezala, zutabeak direla eta, jokoarentzako mamitsua izan daitekeen beste jokaldi bat ikus dezakegu . Baliteke, pilotaleku honetan gehien erabiltzen den jokaldia izatea, bertan jotzea lortzen badugu, tantoa egiteko aukera handitzen delako. Ikus dezakegunez, zutoinak eta frontisak bat egiten dutenean, txoko bat eratzen dute. Pelota txoko horretan sartzea lortzen dugunean, erreboteka hasten da alde batera eta bestera. Berez, pilota hor sartzea ez da tanto zuzena baina esan genezake, behin pilota hor sartuta errestoa ia ezinezkoa dela bertan hilda geratzen delako jarraian lurrera jausiz eta ez du iristeko denbora askorik ematen

Hemen adibie bat ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=WbJK0UG9X5U&feature=youtu.be



Goiko argazkian ikus dezakeguna, lauterdiko marraren parean dagoen pasabidea da. Pasabide hau frontoira sartzeko erabiltzen da, frontoiaren eskuinaldeko bi hormen artean sortua dagoena. Ikus dezakegunez, marra gorri bat dago pasabidea sortzen duten bi hormen artean. Honen arabera, pilotak ezin izango du ez marran ez maratik eskumara dagoen eremuan lehen botea eman. Hori egiten badu falta izango da, beraz, tantoa aurkariarentzat. Aldiz, pilotak lehen botea kantxa barruan ematen badu eta hortik ateratzen bada, ona izango da baina ez tanto zuzena, izan ere, aurkariak tantoa jarraitu dezake. Paddelean gertatzen den bezela, aurkaria pilotalekutik urten eta pilota eraman ahal izango du, baina pilotaleku honen kasuan hori lortzea ia ezinenkoa izango da, batez ere, eskailerak daudelako.

Hemen adibide bat ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=Z5eNfRzbj9c&feature=youtu.be

Pasabideko horma berezitasun bat da. Lehenik botea kantxan emanez gero, pelota hortik joan ahalko da bueltaka edo boteka eta ona izango da, baita errestoa egin ahal izango da lurrean bigarren botea heman baino lehen trinketeko teilatua balitz bezala.

Hemen adibide bat ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=DFBtdjQBEz8&feature=youtu.be



Beste bitxikeri bat errebotean dagoen pareta zatian aurkitzen dugu. Ohiko pilotalekuak ez bezala, pilotaleku honek erreboteko paretaren zati bakar bat du eta hau, 45 bat graduko angeluan okertuta dago. Arauei begira, ohiko errebote bat izango balitz bezala kontsideratu behar dugu baina okertuta dagoenez, jokoari begira, aldaketak dakartza. Izan ere, pilotak hor jotzean ez du aurrera egingo, albo batera aterako da. Horretaz aparte, argazkian ondo ikus dezakegunez, pilotalekuaren horma zatiak eta elizaren horma zatiak koxka bat eratzen dute. Koxka hauek ere pilotaren noranzkoa alda dezakete . Lehen esan bezala, kasu guztietan elkarrekintza hori ontzat hartuko da. Beraz, gomendagarria da, pilota errebotera baldin badoa airez errestoa egitea, horrela, erreboteak sortzen dituen ziurgabetasunak alde batera utziko ditugu.

Hemen adibide bat ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=Tf1rE-oEJ38&feature=youtu.be


Argazkian ikus dezakegunez, metalezko sare gainean horma zati bat dago. Horma zati hori beti ona izango da; hau da, ona izango da, frontisean jo baino lehen hor jo ezkero eta ona izango da, frontisean jo ondoren hor jo ezkero. Kasu batean bakarrik izango da txarra: hor jo ondoren teilatu jotzen badu, izan ere, teilatua beti txarra da.

Hemen adibide bat ikugai:
http://www.youtube.com/watch?v=h1INIaCeIzc&feature=youtu.be

Arauei dagokionez, berdina gertatuko da sarearen azpian dagoen hormarekin. Pelotariak horma hau erabili ahalko du bai frontisean jo baino lehen baita frontisean jo ondoren ere.

Hemen adibide bat ikusgai:
http://www.youtube.com/watch?v=f5LH47jf8m8&feature=youtu.be

No hay comentarios: