JOKAMOLDEAK:
Lehen
aipatu dugun bezala, Arrateko pilotalekuak historia asko du, beraz, urte
askotan zehar Euskal pilotan jokatzeko erabilia izan da. Dokumentazioak
erakutsi digun bezala, frontoi honetan jokamolde mota gutxira jokatu
da.
Hala
ere, argi utzi behar da, txapelketeri dagokionez, guztiak esku
pilotakoak izan direla. Konkretuagoak izateko, aurkitu izan dugunaren
arabera, eskuz jokatu izan da 2:2 egoeran, hau da, binaka. Datu hau oso
kuriosoa da, izan ere, lehen aipatu dugun bezala, frontoi estu eta
nahiko txikia delako, baina hala eta guztiz ere txapelketak binaka izaten dira.
Bestalde,
ezin dugu beti errendimenduaren adarretik joan. Horregaitik azpimarratu
behar da, eskuz jokatzeaz aparte, gomazko paletarekin ere jokatzen
dela. Izan ere, dokumentazioaren bila joan ginen egunean, 50-60 urte
inguruko bi gizon aurkitu genituen palarekin jokatzen. Nahiko kuriosoa
iruditu zitzaigun hau eta galdetzea erabaki genuen. Bi gizonek
adierazten ziguten, batez ere igande goizetan arazoak egoten zirela
frontoia libre aurkitzeko, jende asko palan jokatzera igotzen zelako.
Beraz, pala gutxienez, aisialdiaren barnean nabarmenduko genuke. Gizonek
esan ziguten bezala, Arrateko frontoira gerturatzen ziren gehiengoak
palan aritzen direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario