TXAPELKETAK:
Argi
eta garbi, Arrateko frontoian txapelketa asko egin eta egiten dira. Oso
arraroa izango litzateke, pelotaren historiaren parte den hiri bateko
pilotaleku batean txapelketarik ez izatea, beraz, arrateko frontoia ez da
gutxiago izango.
Eibarko
klub deportiboko entrenatzaileari egindako entrebistan adierazten zuen,
gaur egun, txapelketak edo partida ofizialak jokatzen jarraitzen
direla. Partida hauek, Eibarko klub deportiboak antolatzen ditu eta
gutxienez urtero partida bat jokatzen dutela adierazi digu. Partida hau
normalean, Arrate egunean izaten da, Arrate bailarako jaiak direla
aprobetxatuz, tradizioak adierazten duen bezala, Arrateko ama birginaren
omenean partida bat jokatzen da. Jose Maria Bengoetxearen arabera,
partida ofizialak eskuz jokatzen dira, binaka konkretuki. Gainera,
azpimarratzen zuen, pelotariak eibarkoak izaten ahalegintzen zirela edo
ingurukoak gutxienez.
Aipatu
dugun bezala, eskuz binakako partidak izaten dira. Pelota federazioak
adierazten dituen arauak jarraitzen dira baina, lehenago aipatu ditugun
berezitasunak kontuan hartuta. Beraz, argi eta garbi, partida berezi eta
entretenigarriak izaten dira. Bestalde, 22 tantora jokatzen da eta
sakea lau terditik lau terdira egingo da. Bengoetxea jaunak adierazten
zigun, frotoiaren estutasuna dela eta, partidak oso biziak eta fisikoki
oso nekagarriak izaten direla. Hemen duzue, 2010ean Arrateko jaiaetan
jokatutako pilota partidaren aurkezpenaren artikulu bat.
Horretaz gain, aipatu beharra dugu, urtean zehar ere beste partida batzuk
jokatzen direla. Normalean, partidu hauek ekitaldi garrantzitsu baten
aurrean izaten dira, adibidez, eibarko klub deportiboren omenez. Baita
ere, interneten aurkitu dugun informazioaren arabera, duela urte batzuk
kofradia egunaren omenez, partida bat jokatu zen:
No hay comentarios:
Publicar un comentario