ARRATEKO PILOTAREKUAREN KOKAPENA ETA HISTORIA APUR BAT.

Arrateko eliza, eta beraz pilotalekua baita ere, Arrate mendian kokatua dago 556 metroko altueran Eibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) hiriaren gainealdean.
XVII. mendean izan zen eraikia baina XIV.mendeko itxura gotikoa dauka. Bere barnean Ignazio Zuloagaren hainbat margo aurki ditzageku.
Lehen, Santiagoko bidea egiten zuten peregrinoen geldialdietako bat zen. Hortaz aparte, hauendako ospitalea izatera ere heldu zen honen alboan zegoen beste eraikin batekin batera baina, Mendizabalen desamortizazioen ondorioz, "hospitale" hori, baserri bat izatera igaro zen.






Pilotalekua, nahiz eta lehenagotik bertan egon, berritua izan zen eta 1941. urtean inauguratua izan zen ofizialki Atano III.aren, Kantabria de Arrateren eta Txapastaren eskutik.


ARRATE MAGALEKO GIZASEMEA.

Juanjo Sebastianekin izan dugu elkarrizketa, eibarko gizasemea, eibarko iparraldeko mendi magaletan bizi izan dena bere bizi guztian. Arrateko ama aurkitzen den mendi magal horretan, non, ama birginarengana igotzeko hainbat kilometro egin behar dituen maldan gora. Izan ere, Arrateko ama ez da mendi magalean bizi, baizik eta tontorretik gertu, Sebastianek behin baino gehiagotan bisitatu duen tontorra. Gure elkarrizketatua, ez da ez pilotaría, ez behin ere bertan jokatua, baina badu frontoiari buruz ezagutza txiki bat, bertan askotan egon baita. Izan ere, Juanjo, txirrindularitza munduan ibili da murgilduta betidanik, eta baita Euskal Bizikletako organizazioan, eta jakina da, Euskal Bizikletaren amaiera non izaten zen beti. Hori dela eta, askotan bisitatu du Arrateko ama birgina, eta jokalariak ere ikusi izan ditu bertan jokatzen.

Hari horretatik, Juanjo Sebastianek hainbat gauza kontatu dizkigu, Arrateko amaren elizpean dagoen frontoiari buruz. Eta besteen artean, bertatik pilotari profesional izatera ailegatu zen Migel Gallastegi handia ere ikusi zuen jokatzen. Migel Gallastegiri buruz dakienaz hauxe kontatzen digu: “Harek bere gazte garaian, Eibarko beste hainbat gaztek egiten zuten bera egin zuen, baserriak edo lanak lagatzen zioenean, goiko frontoira, arrateko elizpean dagoenera igotzen zen piska bat jolastera eta lagunekin ibiltzera. Gertatzen dena da, bera gazte asko ez bezala hortara dedikatzeko aukera edukitzera iritsi zela, nahiz eta pilotaz gain beti lanean ibili izan zen, eta hori Atano III. Bera ere garaitu zuelarik, eta txapela pare bat lortu zituelarik”. Izan ere, Arrateko frontoiean, mendi magal horretan bizi izan ziren gazte gehienek jokatu izan bait zuten.

Baina gaur egun txapelketak ere antolatzen dituzte. Garai batean, Eibartik igotzen ziren hara momento on batzuk lagunekin konpartitzera. Gaur ordea, dena instituzionalizatua dago, eta herriko frontoi orotan txapelketak jokatzen dira, garai batean bertan ibiltzen ziren gazteek erabiltzen zituzten arauekin, eta arrateko amaren elizpean dagoen frontoi horretan ere berdina gertatu da. Nik ez dakizkit bertako ez arauak, ez txapelketen egutegia ez ezer, izan ere, beti ikusi izan ditut gazteak pilotan, baina ez naiz ni behin ere bertan ibili; nirea txirrindularitza izan da betidanik. Baina Arratekoak badu berezitasun bat, izan ere inaugurazio bat egin zen bertan nik dakidala. Orduan ez nengoen mundu honetan oraindik, baina uste dut frontoi horretan behin izan zela egitarauen bat, hainbat txapelketekin eta abar. Ez dakidana ordutik hona arte urtero urtero txapelketa jokatu ote den bertan”.

Arrate ama birginaren egunean (irailak 8) egiten den txapelketari buruz berriz zera esaten du; “Irailak 8ª Arraten egun handia izan ohi da beti, hainbat eta hainbat ekitaldi antolatzen bait dira bertan. Meza ostean hasten dira ekitaldiak, pilota partida ere izaten delarik, baina ez hori bakarrik, bertsolariak, kalegirak… dena egoten da. Egun handia izaten da guretzat”.

Hori da, Eibarko gizaseme honek kontatu dizkigunak, eta nahiz eta frontoietan izaten diren gora beheren inguruan aditua ez izan, interesgarria izaten da beti, bertako gizon batek hari buruz dituen usteak eta jakinak entzutea.